Hezkuntza erreformak zer diren, zertarako egiten diren eta zergatik porrot egiten duten azalduko dut Serramonaren irakurketa informazio iturri moduan erabiliz.
Hezkuntza erreformak interes indibidualak eta kolektiboak nahastu egiten dituzten hezkuntza sistema antolatzeko egiten dira, kohesio soziala eta ekonomikoa bilatuz.
Red Euricideak honela definitu egiten ditu: Hezkuntza sistema izandako aldaketa, hezkuntza politika bati jarraitu egiten diona eta irauteko egiten dena, gobernutik edo hezkuntzarako konpetentzia guztiak dituen autoritate batetik eratua. Nahiz eta honela definituta egon, batzuk ez daude ados aldaketaren atalarekin, laguntza bat besterik ez dela adierazten dute, ez aldaketa bera. Teoria askok diote, eskoletan guztia ondo ez dagoenez aldaketak hoberantz bakarrik eraman ahal dutela gauzak egia izan ez arren, gainera erreformak derrigorrezkoak badira, eskola batzuetan ez dituzte martxan jarriko dekretuagatik bakarrik.
Erreformak batez ere hobekuntza ekartzeko asmoarekin egiten dira, baina ez dituzte beti hauek ekartzen.
Erreforma hauek, 4 hezkuntza ereduetan oinarritu egin ahal dira:
- Eredu soziala non esklusioa eman daiteke, ikasle hoberenak laguntzak izaten eta ikasle txarrak galduta usten edo inklusiboa izan daiteke eta materialak eta errekurtsoak izan dibertsitatearekin lan egiteko, ikasle onak ikasle txarrekin lan egiten usten eta guztiei laguntza eskaintzen saiatzen.
- Eredu eskolarra non demokratizazioa eta sozietatearekin hurbiltasuna izatea bilatzen den, edo zerbitzu publiko gutxiago eta konpainien gestioa bilatzen den, askatasuna eta eraginkortasun ekonomikoa helburu moduan jarriz.
- Eredu pedagogikoa non metodologia tradizionala erabili daitekeen, ikusmolde akademiko bat nagusitu egiten denean, edo metodologia berriak landuz non adimen anitzak landu egiten diren, eta munduarekin harremana eta globalizazioa bilatu egiten den.
- Kudeaketa eredua non, estamentu eskolarraren partizipazioa bilatu nahi den, hau askatasun demokratikoa handituta edo txikituta lortu nahi da.
4 eredu motak azaldu eta gero zergatik porrot egiten dute erreformak? Porrot egiteko arrazoi asko daude, baina batik bat 7 arrazoiengatik gertatzen da.
- Arrazoi bat, erreformak egiten direnean ez delako begiratzen eta ikertzen, zer nolako aldaketak egin behar diren sistema hobetzeko, batzuetan aldaketak aldaketak egiteagatik egiten dira.
- Beste arrazoi bat diru falta da, erreformak egiten dira baina ez dira ekonomikoki laguntzen finantziazio lege batekin, horregatik proposatzen diren gauza asko ezin dira burutu.
- Politika beste errudun bat da, gobernua aldatzen den bakoitzean, aldaketa bat egiten dute. Azkenean ez dute erreformetara moldatzeko denborarik ematen eta ez dute ezertarako balio.
- Irakasleen prestakuntza eta interes maila ere beste arazo bat da, irakasleak ez daude batzuetan behar beste prestatuta eta askok ez dute motibaziorik erreformak adierazten dituzten gauzak egiteko.
- Erreformak aplikatzeko momentua ere oso zaila da, teorian oso erraza da, baina gero erreformak ez dute aplikatzeko ahalmen handirik eta eskoletan ez dira erreformak onartzen eta aplikatzen.
- Gainera autonomia guztiak errealitate batekin ikusten dute hezkuntza, eta erreforma askok ikuspegi bakarra planteatzen dute.
- Azkenik erreforma hauek ez direla hezkuntzarako marko osorako balio, bakarrik eskoletan eta unibertsitateetan ematen den hezkuntza motarako, ez dute familia artean edo lagun artean ikasten dena kontuan hartzen. Azkenean egoera guztien aurrean soluzioak emateko ezgaiak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario