domingo, 28 de mayo de 2017

Eskolako Bizipenak


Sarrera honetan nik eskolan txikia nintzenean ateratako argazkiak igoko ditut, lanak, lagunekin ateratakoak eta patioarena batez ere.


20170527_182255-1.jpg
2005-2006ko urtekaria Lehen Hezkuntza

Argazki hau lehen hezkuntzaren lehenengo mailakoa da, nire klase osoarekin urtekarirako argazkia da. Klase hau oso ona izan zen eta bertan hainbat lagun egin nituen, gero hurrengo urteetan lagunak izaten jarraituko zirenak eta errepikatu egiten zutenekin ere kontaktua mantenduz.





20170526_203704-1.jpg
2006ko lana




Hau Amaren egunerako egindako klaseko lan bat da, gero etxera eraman nuena. Egin nituen guztietatik hau izan da nire etxean iraun duen urte horietako lan bakarra, apurtuta dago eta barruko hostoak mugitu egiten dira eta denboraren poderioz zimeldu egin dira, baina gogoratu egiten dut patiora joatea hostoak hartzera klaseko kideekin batera. 



Lauroko Lehen hezkuntzako patioetako bat

Patioa momentu hobenetarikoa zen, patio erraldoi bat geneukan. Teniseko bi zelai, korrika egiteko zirkuitu bat, futboleko 4 zelai, saskibaloirako hainbat kanasta eta eskupilatara jolasteko 2 frontoi. Nik futbolean jolasten pasatzen nuen ia patio guztiak baina batzuetan kartetara jolasten geratzen nintzen batez ere euria egiten zuenean, rroller-ekin jolasten ere eman nuen denbora asko.




90194416_0.jpg.jpg
Patioan jolasteko erabilitako roller-ak


Hauek pokemon roller-ak dira, lehen hezkuntzako 3 eta 4 mailan nengoenean patioan geundenean ia mundu guztia honekin jolasten hasi zen. Niri asko gustatu zitzaidan hau eta diru asko gastatu eta denbora asko pasatu nuen hauekin jolasten eta beste batzuei irabazten, azkenean hauekin jolastean hain ona bihurtu nintzen ez zitzaidala inporta jolasten nuen kidearen roller-ak banituen edo ez, beti irabazten nuelako eta hauekin geratzen nintzelako. Roller guztiak izan nituen azkenean, lehen hezkuntzan pasatu izan ditudan momentu hoberenetariko asko hauek jolasten izan dira.






20170526_202433.jpg





20170526_202533.jpg




20170526_202602.jpg
Lehen hezkuntzako 3 mailako futbol taldea



Lehen Hezkuntzako 3 mailan futbol taldean momentu oso onak pasatu izan ditut, entrenamenduetan, beste eskolen kontra partiduak jokatzen edo urtea bukatzean futbol taldearekin jaten eta tontoarena egiten. Ez naiz inoiz kirola egitearen entusiasta bat baina bai gustoko nuen futbolean jolastea.



20170526_165828-1-1-1.jpg
Lehen hezkuntzako 5 mailan negoenean, hospitalean ateratako argazkia

Argazki hau, nire bizitzaren atalik txarrenetarikoa gertatzen ari zenean atera zen. Lehen hezkuntzako 5 mailan negoenean, hospitalera eraman zidaten buruko min izugarri bat izan ostean eta bertan, bihotzean bakteria bat neukala esan zidaten, jaio nintzen egunetik bihotzeko arazo bat daukat, baina inoiz ez zidan arazorik eman. Egun horretatik aurrera ordea 4 hilabete eman nituen hospitalean, urte berrian ere geratuz. Atera nintzenan bihotzeko ebakuntza bat izan ostean ez nintzen segituan klasera itzuli, beste aste btzuk egon nintzen etxean tutore batekin, eguzkia oso txarra zelako niretzako. Egun horretatik aurrera ezin dut kirol gehiegirik egin, asko baina asko nekatu egiten nahiz eta, honen eraginez ikastolako futbol taldearekin jolasteari utzi nuen.

Klasera itzultzean guztiak nitaz asko interesatu ziren eta opari batzuk egin zizkidaten, asko eskertu nituenak.












No hay comentarios:

Publicar un comentario