Ariketa honetan haurtzaroa eta irakaskuntzaz hitz egingo dut, arlo hauetan sakonduko dugu eta bere bilakaeraz eta sozietatearen ikuspuntua haiei buruz ikusiko ditugu.
Haurtzaroa gaur egun idealizatuta dago, haurtzaroaz hitz egitean jendeak umeak oso irekiak direla, lagunekin jolasten irudikatzen dituzte. Naturaz gozatzen eta gauza zoragarri bat moduan ikusten dira haurrak askotan. Gaur egun umeak zeregin gutxi dituztela uste da, bakarrik jolasten ematen dutela denbora osoa eta pixka bat eskolan ikasten.
Baina hori ez da egia, ume guztiak ez dira hain zoragarriak eta ez dute zertan lagunik izan, edo beste batzuekin ondo portatu. Ume batzuk, agian bere familiako egoera txarra ikusita munduarekin hartzen dute eta agresiboak bihurtzen dira. Gainera askotan umeak uste dugun baino denbora gehiago ematen dute ikasten eta azkenean hori nekatuta geratzen dira eta klaseak eta ikastea txarto ikusten bukatzen dute. Hori arazo bat da, gaur egungo gizartean ikasketak oso garrantzitsuak direlako kalitatezko lan bat izan ahal izateko, eta izanda ere zaila da aurkitzea.
Irakasleari buruz
Hau irakasle prototipo bat modukoa da, arbelaren aurrean dagoena eta klase aspergarriak ematen inolako interesarik daukaten ikasle talde bati. Irakasle hau duela ez hainbeste irakasle mota bakarra edo ia bakarra izan zenez irakasleen irudi moduan geratu da.
Gaur egungo agureak irakasle mota hau izan zutela gogoratuko dute gehienetan. Batzuk diote irakasle mota hauek hoberenak direla, gaur egungo irakasleak ez dutelako inolako autoritaterik eta ikasleak nahi dutena egiten dutelako.
Gaur egun irakasle gehiagok metodologia aktiboekin sartu egiten ari dira, klaseak dinamikoagoak egiten eta ikasleen interesa gehiago lortzen. Teoria guztia bakarka klasean eman beharrean taldeka, proiektuka edo kanpora ateraz irakasten dute, gauza desberdinekin saiatu egiten dira. Irakasle hauek askos hobeagoak dira eta ikasleek gustokoago dituzte
No hay comentarios:
Publicar un comentario