Lau-hiruhilabete honetan hainbat gauza egin ditugu Didaktika-Orokorreko klaseetan, baina klase hau besteetatik desberdintzen duen gauza bloga da. Ez didate inoiz klase baterako blog bat eraikitzea bidali eta ez daukat ezer kexatzeko. Blog honetan sarrera batzuk egin behar izan ditugu, lehenengo sarrera gure haurtzaroko argazkiak hartuta komentatu behar izan ditugu, klasearekin eta eskola eremuarekin erlazionatuta egon behar ziren argazkiak baina hori zen arau bakarra.
Jarduera hau egiterakoan oroimen asko etorri zitzaizkidan burura, batzuk oso oroimen onak baina best batzuk ez hain onak, jarduera hori egiterako orduan nire txikitako argazkiak bilatu egin izan behar izan ditudalako eta gogoratzen ez nituen argazkiak eta gauzak ikusi egin ditut bilatzen negoenean.
Didaktika Orkorrean curriculumari buruz hitz egiten eman dugu denbora asko, nola irakurri dezakegu curriculuma eta interpretatzen jakitea. Horregatik blogera beste hainbat sarrera igo behar izan ditugu. Curriculumari buruzko lehen sarrera konpetentziena izan da, bertan zer ikasi, nola ikasi, zertarako ikasi, noiz ikasi eta noiz, nola eta zer ebaluatu behar den azaltzeko. Hurrengoa Jose Moyaren konpetentziei buruzko galdera batzuei erantzuna ematen. Azkenik curriculumean adierazten diren 3 mailak eta geroago 4 maila tauletan ipini behar izan ditugu, bertan maila bakoitzak zer documento motari erreferentzia egiten dien, nork eratzen duen edo zer nolako adibideak dauden ipini behar izan ditugu.
Curriculuma oso zabala denez, honi buruzko irakurketak ere egn ditugu Jaume Serramonak curriculumari buruz esaten dituen hitzak laburtu behar izan ditugu eta eskema modu sinple batean antolatuta igo behar izan ditugu beste sarrera batean.
Curriculum ezkutuari buruz ere hitz egin genuen klasean, zer zen curriculum ezkutua eta gero klasetik irten ginen horrelako ezkutuko curriculuma bilatzera unibertsitate osotik. Gauza asko aurkitu genituen, irakasleak dauden tokia altuagoa dagoela, kartel eta panfleto asko eta irudi erlijiosoak adibidez.
Klasean beste 3 irakurketen presentaketak egin dizkigute gure klase kideek, irakurketa horiek, Espainian 200 urteetan egondako hezkuntza legeei buruzkoa, hezkuntza erreformei buruzkoa eta “grammar of schooling” ari buruz izan ziren.
Irakasleen eta umeen rolak gizartean eta gizarteak haietaz zuten irudia komparatu behar izan genituen beste blog sarrera batean.
Azkenik klasean, metodologia aktiboei buruzko kartografia bat egin eta aurkeztu genuen, bertan metodologia aktiboak zer ziren eta metodologia pasiboarekin konparatu genituen era bisual batean.
Klasean egindako gauza ia guztiak hemen blogean sartuta dauzkagu, nire ustez tresna interesgarri bat da nahiz eta batzuetan arazoak eman ahal dituen ordenagailu txarra izatekotan nire kasuan bezala, hala eta guztiz ere gustatu zait didaktika orkorrean egindako jarduerak eta bloga egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario