domingo, 28 de mayo de 2017

Didaktika Orokorrean egindako guztiaren berrikuzketa

Lau-hiruhilabete honetan hainbat gauza egin ditugu Didaktika-Orokorreko klaseetan, baina klase hau besteetatik desberdintzen duen gauza bloga da. Ez didate inoiz klase baterako blog bat eraikitzea bidali eta ez daukat ezer kexatzeko. Blog honetan sarrera batzuk egin behar izan ditugu, lehenengo sarrera gure haurtzaroko argazkiak hartuta komentatu behar izan ditugu, klasearekin eta eskola eremuarekin erlazionatuta egon behar ziren argazkiak baina hori zen arau bakarra.
Jarduera hau egiterakoan oroimen asko etorri zitzaizkidan burura, batzuk oso oroimen onak baina best batzuk ez hain onak, jarduera hori egiterako orduan nire txikitako argazkiak bilatu egin izan behar izan ditudalako eta gogoratzen ez nituen argazkiak eta gauzak ikusi egin ditut bilatzen negoenean.

Didaktika Orkorrean curriculumari buruz hitz egiten eman dugu denbora asko, nola irakurri dezakegu curriculuma eta interpretatzen jakitea. Horregatik blogera beste hainbat sarrera igo behar izan ditugu. Curriculumari buruzko lehen sarrera konpetentziena izan da, bertan zer ikasi, nola ikasi, zertarako ikasi, noiz ikasi eta noiz, nola eta zer ebaluatu behar den azaltzeko. Hurrengoa Jose Moyaren konpetentziei buruzko galdera batzuei erantzuna ematen. Azkenik curriculumean adierazten diren 3 mailak  eta geroago 4 maila tauletan ipini behar izan ditugu, bertan maila bakoitzak zer documento motari erreferentzia egiten dien, nork eratzen duen edo zer nolako adibideak dauden ipini behar izan ditugu.


Curriculuma oso zabala denez, honi buruzko irakurketak ere egn ditugu Jaume Serramonak curriculumari buruz esaten dituen hitzak laburtu behar izan ditugu eta eskema modu sinple batean antolatuta igo behar izan ditugu beste sarrera batean.

Curriculum ezkutuari buruz ere hitz egin genuen klasean, zer zen curriculum ezkutua eta gero klasetik irten ginen horrelako ezkutuko curriculuma bilatzera unibertsitate osotik. Gauza asko aurkitu genituen, irakasleak dauden tokia altuagoa dagoela, kartel eta panfleto asko eta irudi erlijiosoak adibidez. 

Klasean beste 3 irakurketen presentaketak egin dizkigute gure klase kideek, irakurketa horiek, Espainian 200 urteetan egondako hezkuntza legeei buruzkoa, hezkuntza erreformei buruzkoa eta grammar of schoolingari buruz izan ziren.
Irakasleen eta umeen rolak gizartean eta gizarteak haietaz zuten irudia komparatu behar izan genituen beste blog sarrera batean.

Azkenik klasean, metodologia aktiboei buruzko kartografia bat egin eta aurkeztu genuen, bertan metodologia aktiboak zer ziren eta metodologia pasiboarekin konparatu genituen era bisual batean.

Klasean egindako gauza ia guztiak hemen blogean sartuta dauzkagu, nire ustez tresna interesgarri bat da nahiz eta batzuetan arazoak eman ahal dituen ordenagailu txarra izatekotan nire kasuan bezala, hala eta guztiz ere gustatu zait didaktika orkorrean egindako jarduerak eta bloga egitea.

Metodologia aktiboak


Metodologia Aktiboak gero eta sartutagoak daude eskoletan, eta gaur egun hainbat irakasle erabiltzen dituzte, hemen klasean taldeka egindako kartografia bat ikusi dezakezue, non metodologia sistema hau metodologia tradizionalarekin konparatu egiten dugun.
Nire ustez metodologia hauek onak dira ikasleak hobeago ikasteko, nahiz eta denbora eta esfortzua handia behar  den.

Metodologia aktiboen kartografia

ARGAZKI HIZLARIAK





 Ariketa honetan haurtzaroa eta irakaskuntzaz hitz egingo dut, arlo hauetan sakonduko dugu eta bere bilakaeraz eta sozietatearen ikuspuntua haiei buruz ikusiko ditugu.


Copia de infancia.jpg

Haurtzaroa gaur egun idealizatuta dago, haurtzaroaz hitz egitean jendeak umeak oso irekiak direla, lagunekin jolasten irudikatzen dituzte. Naturaz gozatzen eta gauza zoragarri bat moduan ikusten dira haurrak askotan. Gaur egun umeak zeregin gutxi dituztela uste da, bakarrik jolasten ematen dutela denbora osoa eta pixka bat eskolan ikasten.
ninos-agresivos-p.jpg
Baina hori ez da egia, ume guztiak ez dira hain zoragarriak eta ez dute zertan lagunik izan, edo beste batzuekin ondo portatu. Ume batzuk, agian bere familiako egoera txarra ikusita munduarekin hartzen dute eta agresiboak bihurtzen dira. Gainera askotan umeak uste dugun baino denbora gehiago ematen dute ikasten eta azkenean hori nekatuta geratzen dira eta klaseak eta ikastea txarto ikusten bukatzen dute. Hori arazo bat da, gaur egungo gizartean ikasketak oso garrantzitsuak direlako kalitatezko lan bat izan ahal izateko, eta izanda ere zaila da aurkitzea.

Irakasleari buruz

Hau irakasle prototipo bat modukoa da, arbelaren aurrean dagoena eta klase aspergarriak ematen inolako interesarik daukaten ikasle talde bati. Irakasle hau duela ez hainbeste irakasle mota bakarra edo ia bakarra izan zenez irakasleen irudi moduan geratu da.
Gaur egungo agureak irakasle mota hau izan zutela gogoratuko dute gehienetan. Batzuk diote irakasle mota hauek hoberenak direla, gaur egungo irakasleak ez dutelako inolako autoritaterik eta ikasleak nahi dutena egiten dutelako.


Gaur egun irakasle gehiagok metodologia aktiboekin sartu egiten ari dira, klaseak dinamikoagoak egiten eta ikasleen interesa gehiago lortzen. Teoria guztia bakarka klasean eman beharrean taldeka, proiektuka edo kanpora ateraz irakasten dute, gauza desberdinekin saiatu egiten dira. Irakasle hauek askos hobeagoak dira eta ikasleek gustokoago dituzte

Can the grammar of schooling be changed?


Zergatik den hain zaila eskolako hezkuntza mota eta sistema aldatzea azalduko dut Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. ren irakurketa informazio iturri moduan erabiliz.
Irakurketan ikusten den bezala, informazio eta komunikaziorako teknologia berriak oso erabilgarriak dira, ikasleen eguneroko bizitzarekin lotu dezaketelako eskolan ematen dena, eskolaren mugak kenduta.

Zoritxarrez teknologia hauek erabiltzerako orduan arazoak daude.
  1. Irakasle mailan gertatzen dena, hauen interesa falta da, ez dute teknologia berriak erabiltzeko gogorik eta batzuk ez dakite ezta erabiltzen ere.
1.1  Arazo honekin bukatzeko lehenik eta behin irakasleei prestaketa aproposa eta laguntza eman behar zieten.
  1. Beste askotan eskolaren mailan gertatzen dira, hau da, irakasleak gogoak dituzte eta badakite teknologia berriak erabiltzen baina eskolak ez dizkiete teknologia berri hauek eskura jartzen.
2.1  Eskola mailan gertatzen den arazoa konpontzea oso erraza da beti ere dirua badago azpiegiturak eraikitzeko teknologia berriak sartzeko, baina hau eginda ere arazoa da nola sartu proiektuetan oinarritutako metodologiak, askotan teknologia berri hauek erabiltzen dituztenak
  1. Azkenik sistema mailan ematen den arazo bat da, ez dela teknologia berriaren ebaluazioak egiten eta horrela gizartea ez daki zer nolako onurak ekartzen dituen teknologia hauen erabilera. Azterketa bidezko ebaluazioa delako nagusi, oso tradizionala den sistema batetik dator eta hori aldatu beharko zen.

Sistema hori edo ‘‘grammar of schooling” metafora honela definitu egin zuten 1994 ean Tyack eta Tobin: ‘‘ohiko egiturak eta arauak instrukzio lana antolatu egiten dute. Hemen buruan daukagu adibidez denbora eta espazioa zatituz antolakuntza praktiko normalizatua, ikasleen sailkaketa eta ikasleak klase batera egokituta daudela eta ezaguera ikasgaietan banatuta ematen dietela.” Honek teknologien integrazio txarra azaldu egin dezake,haien ustez gramatikarekin gertatzen den bezala jendea ez daki gramatikaren lege guztiak, baina badakite gramatikalki ondo edo txarto dagoen antolatuta esaldi bat, irakasleek klase esanguratsuak emateko modua dakitela uste duten bezala
Ikasleen motibazioa eskolaz kanpoko ekintzetan ez da klasean ikusten, konparaketa bat egitekotan saila da, bat beharrezkoa delako jatea, ariketak bidaltzen dira eta egin behar direnean eta bestean ez.

Horregatik eskolaz kanpoko ekintza hauek ez dira ‘‘grammar of schooling” metafora horren barruan sartzen eta ez daukate inolako oztoporik.

Proiektu batzuek honek teknologien integrazioan zuen garrantzitsua neurtzeko egin ziren, Proiektu batean umeak borondatez artelan batzuk egin behar zituzten, haien irudimena lantzeko, bestean joatea beharrezkoa zen.
  • Lehengo proiektuan, umeen interesa piztu zezakeen gauza guztiak aurkitu zezaketen, ordenagailuak, kamerak, jokoak, liburuak, musika…
  • Bigarren proiektuan klaseak mugikorrarekin ematen ziren, ikasleak klase hauek klase normalak baino atseginagoak zirela adierazi zuten.

Honekin frogatu daiteke, teknologiak interesa mantentzeko tresna onak direla eta aldaketa hau beharrezkoa dela eta posiblea dela, zaila baina posiblea bi proiektuetan ikusi zen bezala.


Azken 200 urteetako hezkuntza legeak



Espainian azkenengo 200 urteetan hezkuntza erreforma asko egon dira, baina De Puellesen artikulu honetan adierazi nahi denez, bakarrik 3 erreforma izan zuten benetako balio bat. 1857ko erreforma edo Moyano legea, 1970ko erreforma non sistema aldatu nahi izan zen eta 1990ko LOGSE legea.

1857KO ERREFORMA
Espainian azkenengo 200 urteetan egondako lehen erreforma Moyano legea izan zen, 1857 urtean martxan jarri zen baina bere sorkuntza plana 1812 hasi zen. Lege honek 1812tik 1857 gertatutako aldaketak ikusita sortu zen eta frantziako iraultzaren ostean egondako hezkuntza aldaketak ipini zituzten. Hau da, elizaren garrantzia txikitu egin zuten eta lehen aldiz, irakasleen egoerak hobetu eta pertsona guztientzako lehen hezkuntza bat emateko eskubidea ipini zen. Horretarako hezkuntza zatitu egin zen, maila baxuko hezkuntza bat publikoa izango zena eta beste bat hobeagoa gutxi batzuk eduki izateko. Lehen hezkuntza hori dohain izan behar zen, honela guztiak hezkuntza bat izanda sozietate hobeago bat bihurtuko zen.
Erreforma honen berezitasuna dualiate hori izango zen, eta gaur egun gauza asko oraindik ez dira aldatu lege honetatik.

1970KO ERREFORMA
Moyano legeak zuen dualitatea zaharkitua geratu zen mende bat geroago, Espainia ez zen jada pertsona oso pobre eta dirudunetan zatitzen eta horrek aldaketa bat ekarri behar zuen. Lehen aldiz umeak behartuta zeuden 6 urtetik 14 urtera arte eskolara joatera, eta hezkuntzaren beharra ikusi eginarazi zen, gauza txarrak 6 urte baino lehenagoko umeei hezkuntzarik ematen ez ziela izan zen.

1990KO ERREFORMA
LOGSE legea bezala ezagutua Espainiako egoeraren aldaketari aurre egiteko atera zen. 1970ko legeak zituen arazoak konpondu egiten saiatu ziren lege honekin, lege horren arazoa Frankismoaren ondorioz diru falta izan zuela zen, horregatik ezin izan zen ondo aplikatu. Gainera 20 urte pasatu eta gero Espainiako sozietatea demokratikoa bihurtu zen eta lege honek hau islatu behar zuen, horretarako ume guztien hezkuntza ziurtatu behar zen, 16 urtera arte hezkuntza dohain bat eskainita biztanleak informazio mundura hurbiltzeko.
Lege honen aldaketa onak ez dira hezkuntza dohainaren urte igoeran bakarrik geratzen, baita kalitatezko hezkuntza premiatu nahian, nahiz eta gero optatiboak ziren ikaskuntzak ez premiatu.
Erreforma honek arazo larri bat izan zuen, irakasleak ez zeudela behar bezala prestatuta, ikasleen hezkuntza ziurtatuta zegoen baina ez ziren irakasleak prestatzeko ikasketak eskaintzen.
Lege hau atera zen testuinguru demografikoari ondo moldatu zen, batez ere esperimentazioa eta debate publikoaren ondorioz moldatu egin zelako, baina arazoak izan zituen irakasleen prestakuntzarekin gero hurrengo legeak LOCEk izango zituen bezala.

LOE
Gaur egun Espainian ez dago umerik eskolara joan gabe, gaur egun ume guztiak behartuta daude eskolara joatera 16 urtera arte edo 18 urtera arte. Gaur egun dagoen arazoa 10 lege baino gehiago egon direla urte hauetan eta horietako 5 kendu egin direla guztiz.

LOE legearekin partido politikoak batera egotea bilatu nahi zen, baina azkenean ez zen lortu. Lege honekin hezkuntza sistemaren egonkortasuna bilatu nahi zen, aldaketak urtero ez egitean hezkuntza erreformara moldatzeko denbora emanez eta hezkuntza bat kalitatezkoa eta ekitatiboa guztiontzat lortuz.

Reformas educativas



Hezkuntza erreformak zer diren, zertarako egiten diren eta zergatik porrot egiten duten azalduko dut Serramonaren irakurketa informazio iturri moduan erabiliz.

Hezkuntza erreformak interes indibidualak eta kolektiboak nahastu egiten dituzten hezkuntza sistema antolatzeko egiten dira, kohesio soziala eta ekonomikoa bilatuz.
Red Euricideak honela definitu egiten ditu: Hezkuntza sistema izandako aldaketa, hezkuntza politika bati jarraitu egiten diona eta irauteko egiten dena, gobernutik edo hezkuntzarako konpetentzia guztiak dituen autoritate batetik eratua. Nahiz eta honela definituta egon, batzuk ez daude ados aldaketaren atalarekin, laguntza bat besterik ez dela adierazten dute, ez aldaketa bera. Teoria askok diote, eskoletan guztia ondo ez dagoenez aldaketak hoberantz bakarrik eraman ahal dutela gauzak egia izan ez arren, gainera erreformak derrigorrezkoak badira, eskola batzuetan ez dituzte martxan jarriko dekretuagatik bakarrik.
Erreformak batez ere hobekuntza ekartzeko asmoarekin egiten dira, baina ez dituzte beti hauek ekartzen.

Erreforma hauek, 4 hezkuntza ereduetan oinarritu egin ahal dira:
  1. Eredu soziala non esklusioa eman daiteke, ikasle hoberenak laguntzak izaten eta ikasle txarrak galduta usten edo inklusiboa izan daiteke eta materialak eta errekurtsoak izan dibertsitatearekin lan egiteko, ikasle onak ikasle txarrekin lan egiten usten eta guztiei laguntza eskaintzen saiatzen.
  2. Eredu eskolarra non demokratizazioa eta sozietatearekin hurbiltasuna izatea bilatzen den, edo zerbitzu publiko gutxiago eta konpainien gestioa bilatzen den, askatasuna eta eraginkortasun ekonomikoa helburu moduan jarriz.
  3. Eredu pedagogikoa non metodologia tradizionala erabili daitekeen, ikusmolde akademiko bat nagusitu egiten denean, edo metodologia berriak landuz non adimen anitzak landu egiten diren, eta munduarekin harremana eta globalizazioa bilatu egiten den.
  4. Kudeaketa eredua non, estamentu eskolarraren partizipazioa bilatu nahi den, hau askatasun demokratikoa handituta edo txikituta lortu nahi da.

4 eredu motak azaldu eta gero zergatik porrot egiten dute erreformak? Porrot egiteko arrazoi asko daude, baina batik bat 7 arrazoiengatik gertatzen da.

  1. Arrazoi bat, erreformak egiten direnean ez delako begiratzen eta ikertzen, zer nolako aldaketak egin behar diren sistema hobetzeko, batzuetan aldaketak aldaketak egiteagatik egiten dira.
  2. Beste arrazoi bat diru falta da, erreformak egiten dira baina ez dira ekonomikoki laguntzen finantziazio lege batekin, horregatik proposatzen diren gauza asko ezin dira burutu.
  3. Politika beste errudun bat da, gobernua aldatzen den bakoitzean, aldaketa bat egiten dute. Azkenean ez dute erreformetara moldatzeko denborarik ematen eta ez dute ezertarako balio.
  4. Irakasleen prestakuntza eta interes maila ere beste arazo bat da, irakasleak ez daude batzuetan behar beste prestatuta eta askok ez dute motibaziorik erreformak adierazten dituzten gauzak egiteko.
  5. Erreformak aplikatzeko momentua ere oso zaila da, teorian oso erraza da, baina gero erreformak ez dute aplikatzeko ahalmen handirik eta eskoletan ez dira erreformak onartzen eta aplikatzen.
  6. Gainera autonomia guztiak errealitate batekin ikusten dute hezkuntza, eta erreforma askok ikuspegi bakarra planteatzen dute.
  7. Azkenik erreforma hauek ez direla hezkuntzarako marko osorako balio, bakarrik eskoletan eta unibertsitateetan ematen den hezkuntza motarako, ez dute familia artean edo lagun artean ikasten dena kontuan hartzen. Azkenean egoera guztien aurrean soluzioak emateko ezgaiak dira.

Curriculum Ezkutua



"Currículum oculto" izenarekin ezagututa, faktore hezitzailea dugu curriculum ezkutua. Curriculumetik at dagoenari deritzogu, eskolaren paretetan zintzilikatzen diren margolanak, mahaien kokapena... curriculuma zehazten ez diren parteak eta ezaugarriak dira baina hezkuntzaren atal oso garrantzitsua da.
Eskola guztietan curriculum ezkutua dago, honekin ikusten da eskolaren ezaugarriak, zer moduan irakatsi nahi duten, zer ez dute irakatsi nahi, ideologia bat baldin baduten (erlijiosoa, politikoa...), etab. Fenomeno hau soziala da, talde sozial baten ezaugarriak transmititzen baitira, eta ez da berdina eskola publiko batean edo eskola erlijioso batean aurkitu ahal ditugun curriculum ezkutuaren seinaleak.
Curriculum ezkutua hobeto ulertzeko honen seinale orokorrenak aztertu behar ditugu:

  • Mahaien kokapena:
    • Honek asko esaten digu formazio sinple bat iruditu arren, mahaien kokapena mailaka banatzen digu. Utzidazue hau azaltzen; lehenik eta behin mahaiak irakasleari zuzenduta daude, irakaslea informazio iturri bakarra izango balitz bezala eta ikasleen rola bakarrik entzutea eta kasu egitea izango balitz bezala (Hezkuntza tradizionalaren ezaugarria). Hurrengo atala ikasleak dira, mahien kokapen hau ilaraka jartzea behartzen du eta azken ilaran daudenak irakasletik urrun daude, beraz informazio iturritik urrun. Hau azkarrenen eta beste guztien artean alde bat irudikatzen du, eta nahiz eta saihesten tratatu gertatzen den fenomenoa da
  • Uniformea:
    • Uniformearen esanahia hitz bertan aurkitzen dugu, "uni" bat eta "forme" forma, forma bakarra. Eta hauxe da uniformeak egiten duena, guztiok era berdinean irudikatzea, estilo propioa eta beraz pentsatzeko eta aktuatzeko askatasuna kentzen. Gainera irakasleak ez dute uniformerik janzten, beraz hau ere zatiketa proposatzen du irakasle eta ikasleen artean, ikaslea pertsona arruntaren rolean jartzen eta irakaslea pertsona berezia bezala. Eta ez bakarrik berezia bezala baizik eta giza askea bezala, nork bere jantziak erabaki ditzake. Ezaugarri honek eskola tradizionalean ere dauka bere oinarria eta curriculum ezkutuaren ezaugarria izan arren guztion bistan dago eta kanpotik ikusten dena (hezkuntza arlotik kanpo) fabrikazio prozesua da, non bilatzen dugu ikasle guztiak berdin ateratzea eskolatik.

Curriculum ezkutuaren barruan gauza asko sartu daitezke, irakasleak duten posiziioa klasean, ikasleak baino gorago egoten direlako, txirrina, koadroak, panfletoak edo gauza erlijiosoak...
Currriculum ezkutuaren ezaugarri guztiak heztearen helburua dute, modu batean edo bestean, eta azkenean ikasleak jarraitzen dute ikusten dutena, kontziente edo inkontzienteki.